Salomon Uharteetako kanpaina | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ozeano Barea | |||
Aliatuen aurrerapenak 1943an eta aireko eta itsasoko base nagusien Salomon Uharteetako mapa. | |||
Data | 1942ko urtarrila - 1945ko abuztuaren 21a | ||
Lekua | Britainiar Salomon Uharteak/Ginea Berria, Hego Ozeano Barea | ||
Emaitza | Erabateko aliatuen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Galerak | |||
|
Salomon Uharteetako kanpaina, Bigarren Mundu Gerrako Ozeano Bareko kanpaina nagusi bat izan zen. Kanpaina, japoniarrak Britainiar Salomon Uharteetan eta Ginea Berriko Bougainville irlan, 1942ko lehendabiziko sei hilabeteetan lehorreratu zirenean hasi zen. Japoniarrek leku haiek okupatu zituzten eta itsas eta aireko base batzuk eraikitzen hasi ziren. Haien helburua, Ginea Berriako erasoaren hegala babestea zen. Segurtasun hesi bat ezarri nahi zuten Britainia Berriko Rabaulgo base nagusia babesteko eta Ameriketako Estatu Batuetatik Australiara eta Zeelanda Berrira zihoazen itsasotik eta airetik hornitzeko bideak oztopatu nahi zituzten.
Aliatuek, Hego Ozeano Bareko haien hornitzeko bideak defendatzeko, Ginea Berrian eraso bat abiatu zuten, Rabaulgo japoniar basea inguratu zuten eta Salomon uharteetan lehorreratu ziren (gehiago jakiteko: Guadalcanalgo kanpaina) 1942ko abuztuaren 7an. Lehorreratzeek etsaien arteko arma-konbinatuen borroka batzuk eragin zituzten. Borroka horiek Guadalcanalgo lehorreratzeetan hasi ziren eta ipar eta zentral Salomonetara hedatu ziren, gero Georgia Berria Uhartera eta azkenean Bougainville uhartera.
Airean, itsasoan eta lehorrean borrokaturik ahitzerainoko kanpaina batean, aliatuek japoniarrak menderatu zituzten. Borroka haietan, japoniarrek ordeztu ezin zituzten soldadu eta material asko galdu zuten. Aliatuek Salomon uharte batzuk hartu zituzten (erresistentziak gudako amaierara arte jarraitu arren), eta japoniar posizio batzuk inguratu eta indargabetu eta saihestu zituzten. Salomon uharteetako kanpainak, orduan, bat egin zuen Ginea Berriko Kanpainarekin.